Oroituko zarete, segur aski, nire fijazio faboritoetako bat dela hau... Gaur, Itzulen, ikusi dut Lurzoruaren Legean "memoria justifikatiboa" erabili dutela, adibidez: Memoria justificativa de cumplimiento del informe preliminar de impacto ambiental. (a) Ingurumen-kalteari buruzko aurretiazko txostena betetzearen memoria justifikatiboa Nire ustez, dudarik gabe, (b) Ingurumen-kalteari buruzko aurre-txostena egin izana justifikatzen duen memoria edo, besterik gabe, (c) Ingurumen-kalteari buruzko aurre-txostena egin izanaren memoria Hori buruen nerabilela, honako hau agertu zait lege batean: "sentencias declaratorias de la inconstitucionalidad de leyes". Hori a) ereduaren arabera itzultzen badugu: legeen konstituziokontrakotasunaren epai deklaratiboak Baina badakigu, jakin, horiek legeen konstituziokontrakotasuna deklaratzen duten epaiak legeak konstituziokontrako deklaratzen dituzten epaiak direla. Ala ez? Patxi Porreta
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia