Skip to main content

EGLU sarean

Ez dakit inon esan duen hau Euskaltzaindiak ofizialki, baina sarean jarrita dauzka EGLU gramatikaren liburuki guztiak eta Euskal gramatika laburra, PDF formatuan.

Web-orriaren goiko aldean ageri diren ataletatik, Iker-/Jagon-Tegiak izenekoa da lan hauetara iristeko bidea. Hurrengo pausoan Iker-Tegia aukeratu, eta hurrengoan Gramatika.

Bide beretik irits daiteke Iker bildumako liburuetan eta Euskera aldizkarian bilaketan egitera. Lehengo egunean, adibidez, Iker bildumako bilatokian "Goenaga" egile-izena sartuta laster iritsi ginen nahi genuen artikulura ("Subjunktiboaz eta aginteraz zenbait ohar: -en eta -ela atzizkien erabilera", Patxi Goenaga, Iker 10, 1997).

Arazo bat dago (edo dut nik, ez dakit): Mozillarekin ezin ditut ireki etxean EGLUak, eta Explorerrekin ere ez. Baina gaur arratsaldean beste leku batean arazorik gabe ireki ditut Explorerrekin, eta bilaketak ederki egin ere bai.

Patxi

Comments

Patxi said…
Uste dut etxeko Adobe Acrobat-en bertsioarena dela arazoa.

Bide batez, ariketa bat, nahi duenarentzat: wikian jarri EGLU sarrera hau. Testua kopiatu eta itsaste hutsarekin, liburuen linkak baliozko izango dira.

Egin beharrekoa: EGLU gehitu 'e' orrian, 'EGLU' orria sortu, eta han itsatsi goiko testu hau (bukaerakoa ezabatu lasai).

Boluntarioren bat baldin badago, hemen adieraz dezala, denak (!!) ez ibiltzeko lardaskan.

Animo! Lasai aritu, galdu ez baita ezer galduko.

Popular posts from this blog

Itxiera-ordutegia

Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez dakit burmuinaren txokoren batean "etxera-ordua" ez ote dugun ikusten... Bestela, nire uste oraingo honetan ere harro samarrean, "ixteko orduak" zaindu behar lirateke: ez "itxiera", eta ez "ordutegia". Zer diozue zuek? Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondoriorik izan ez duenez, iragarki honen bidez jakinarazten dira, 1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Lege ak, 59. artikuluko 5. zenbakian agintzen duenaren arabera. Interesatuek jakin dezaten ematen da horren berri eta interesatu horientzat banakako jakinarazpen balioa izan behar du». Atzoko BAO tik: «Zigortzeko espedienteari ebazpen proposamenaren jakinarazpena ehizari buruzko BI-60/2010. / Notificación de la propuesta de resolución del expediente sancionador de caza BI-60/2010». (Gero bada zehapen bat edo beste). 30/1992 Legearen euskal testua k zehapen, zehapen-prozedura eta halakoak darabiltza etengabe, eta uste dut zuzenbidearen arloan aipatu samarra dela zehapen/zigor bereizkuntza. Ez genuke hitz hori erabili behar testuetan?; ez zaigu sinesgarria iruditzen oraind...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...