Skip to main content

Posts

Showing posts from March, 2009

Biharamuna

Ez naiz bestondo , bixamon edo aje az ari. Biharamun arruntaz ari naiz, aspaldi bainuen gogoa. Asko poztu nau, eta susmo sendo samar bat egiaztatu dit, gaur Zehazki hiztegian ikusi dudan honek: (día) día siguiente. el día siguiente al que visitó a su amigo , adiskideari bisita egin eta biharamunean Erreparatu pixka bat adibideari. Gero, bilatu Interneten "egunaren biharamunean". Zortzi mila inguru ageri dira Googlen; haietako asko, era honetakoak: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jartzen da indarrean. Beti egin zaizkit halakoak senaren kontrako. Ez naiz hasiko debekatu behar ditugula esaten, ez. Baina lasaitu ederra hartu dut Zehazki koarekin. Patxi

Itzultzaile baten blog eder bat

Adiskide batek bidali dit Iñigo Roqueren blogaren helbidea: www.blogak.com/notebook «Testugintza, estilistika, literatura... izpitan» izendatzen du goiburuan. Zorrotz hartzen ditu gaiak, begirada sakona du. Bide batez, EIZIEren webgunean etxe duen 2tzuL blogean ekarpen guztiz gomendagarria egin berri du Iñigo Roquek: Aditz laguntzailearen elipsia eta subjektuaren komunztadura . Irakurr i beharrekoa.

Ogasun hiztegia

Ogasun arloko terminoen hiztegia banatuko zaie Ogasuneko langileei, departamentuko hizkuntza ofizialen erabilera planaren barruan. Horrelako hitz bilduma bat aspaldi ari ziren eskatzen ogasun alorreko profesionalak (jendaurreko langileak, teknikariak, web gunea elikatzen dutenak...) eta gizarte eta ekonomia alorreko hainbat eragile (Kutxako zerbitzuren bat, euskara elkarteak [errenta kanpaina]...). Termino zerrenda hau 1.000 hitzetik gorakoa da, eta Ogasuneko itzultzaileok azken urtetan departamentuaren testuetatik egindako termino hustuketa bat da batik bat; hainbat termino aztertu eta teknikariekin kontrastatu dira. Zentzu horretan, ez da zerrenda arauemailea, baina terminoei pisua ematen die Ogasun eta Finantza Departamentuaren usadioan jasota egoteak (komunikazioak, likidazioak, txostenak, bestelako testuak, inprimakiak, web gunea...). Aldundiko itzultzaileon jardueraren emaitza (hitz zerrendak, adibidez) gainerako langileekin eta trebatzaileekin partekatzeko gonbitea ere bada hizt...