Skip to main content

Posts

Showing posts from February, 2009

Hedapena eta elisioa

Sarritan ibili izaten gara trabatuta informatika aplikazioak edo webguneen edukiak itzultzerakoan, gazteleraz edo ingelesez emandako terminoak eta siglak euskaraz txukun eta, batez ere, ulergarri emateko. Artikulu guztiz jakingarria irakurri dut Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak argitaratzen duen Tradumàtica aldizkari elektronikoaren 6. alean: « Análisis terminológico de sitios web localizados del inglés al español: uso de técnicas de amplificación y elisión », María Isabel Diéguez Morales Txileko Unibertsitate Katolikoko irakasleak. Hedapen bidez ( One of our core values is always maintaining a client focus -> Uno de nuestros valores medulares es nuestro enfoque permanente para con el servicio que prestamos ) nahiz elisioz ( there is no up-front capital expenditure -> no hay inversión inicial ) Txileko webgune ingelesetik gaztelerara lokalizatutako askoren adibide ederrak ematen ditu. Iruditzen zait badugula hor zer ikasia. Gotzon

Organigrama

Otsaileko mintegi-saioan, konturatu ginen izendegiko irizpide orokorrez hitz egitea komeni dela, eta dokumentu bat prestatzeko asmoa daukagu Mikelek eta biok. Gure izendegia aztertzen ari garen aldi berean, beste batzuk ere begiratzen ari gara. Horretarako bide ona eskaintzen du Euskalterm ek, administrazio nagusien izendegiak sartuta baitaude han: Eusko Jaurlaritza, aldundiak, hiriburuetako udalak... Bilaketa bat egin dut, esaterako, atal, unitate, zuzendaritza eta sailburuordetza hitzekin, eta datu guztiak prozesatzen ari naiz. Aurrerapen gisa, ideia orokor bat, GFAko datuetan oinarritua: Ahal delarik, elkarketa egiten da (bi osagai): Kirol Zerbitzua Berrelkarketaren bat bada (hiru osagai, erlazio-atzizkirik gabe): Osasun Laguntza Zerbitzua Hiru osagaikoetan, nolahai ere, erlazio-atzizkietara jotzen da ia beti bi osagaitik gorako izenetan. Erlazio-atzizki moduan, berez-berez bezala, -ko erabiltzen da. Horretan zerikusia du, besteak beste, garai batean egindako hobespen batek. Orain...