Skip to main content

Posts

Showing posts from October, 2008

EIMAren ortotipografiaz

Nafarroako Gobernuko Aldizkari Ofizialeko itzultzaileen taldearen izenean idazten dizuet, zeuen iritzia bildu nahian geure lanean sortu zaizkigun zalantza batzuei buruz, guztiok Administrazioaren alor beretsuetan ari garela kontuan hartuz eta “batasun”era ahalik eta gehien hurbiltzeko asmoz. Zehazki, jarraian aipatzen dizkizuegun lau kasu hauetan zer iritzi duzuen edo praktikan nola jokatzen duzuen jakin nahi genuke: 1. Berriki argitaratu den Letra larriak erabiltzeko irizpideak lanean, besteak beste, hizpide dute kontseilariak/sailburuak izendatzeko modua. Honela diote lanaren egileek: Kulturako sailburua idaztea zuzena da (Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua da), kultura-sailburua idaztea ere zuzena da (Miren Azkarate kultura-sailburuak adierazi du...). Ez da idazkera egokia , ordea *Kultura-sailburua forma, ezta *Kultura sailburua ere (ez baita aposizioa; alegia, ez da hau: Kultura izena duen sailburua). Horri jarraikiz, gu behinik behin oker ari gara gure ...

Publizitate leloa dela eta

Iñakik botatakoen artean, bi proposamen hautatu ditut. Bietan aldaketatxo bat egin dut: lehendabizikoan, irudimena galdegai bihurtu dut (beharrezko iruditu zait, gaztelaniazko leloaren zentzua ikusita) eta puxtarri hitza aukeratu dut (gehiago gustatu zait); bigarrenean, aldiz, lehen esaldia toki batetik eta bigarrena beste batetik hartu dut. 1) Irudimenarekin bakarrik egin dezakezu mundu bat puxtarri batetik Ez utzi inoiz jolasteari 2) Zeuk bakarrik egiten duzu mundu bat jolas bakoitzetik Ez utzi inoiz irudimena erabiltzeari

Kopuru mugak eta tarteak

Joan den osteguneko saioan esan genituenekin, ondorio hauek atera ditut nik (behar diren zuzenketa guztiak egin): 1) Anbiguotasuna gertatzen da, zenbaitetan, kopuruen muga batzuk aipatzean. Halako kasuetan, badirudi nolabaiteko jakintza partekatu bati esker ulertzen ditugula gauzak alde batera edo bestera. Esate baterako, “mayores de 18 años” esatean ez dugu dudarik egiten hemezortzi urtekoak ere multzo horretan sarturik daudela. Aldiz, “0-3 años" etapan, hezkuntzan, ez dira sartzen hiru urte beteak dituztenak. 2) Anbiguotasuna gorabehera, itzulpenaz den bezanbatean, ez dugu uste itzultzaileari dagokionik halako gauzak esplizitatzea. Beraz, "18 urtetik gorakoak" (edo baliokideren bat) esango dugu aurreko puntuko lehen kasuan, eta bigarrenean ez zaigu bururatuko “0-2 urtekoak” itzultzea. 3) Formulazio guztiz esplizituak ere erabiltzen dira zenbaitetan (sena nahikoa ez delako halako kasuetan, edo gauza horiei buruzko jakintza hain finkatua ez dagoelako, edo... testugilea...

Kafe etenean hitz egindakoak

Denon jakina da mintegiko kafe etenean argitara ateratzen direla hainbat hizketa gai (informalak), mintegi saioan bertan (formalak) ateratzen ez direnak. Eta normala da hori. Hona hemen gaur ateratako bi kontu, denon jakinerako eta mintegi jardunaren hobe beharrez: 1) Paper kopurua murrizteko proposamena Mintegiaren aurretik hainbat material idatzi banatu ohi da, denon aztergai. Gaur zenbat lagun izan garen (26 lankide, oker ez banago) ikusirik, kalkulu hau egin dut: 26 mintegikide X 18 orri = 468 orri . Ikusirik saio bakar batean sor daitekeen paper gastu ikaragarria, komenigarria da, adibidez, aztergai izateko testu laburragoak bidaltzea (gainera, askotan ez dugu astirik testu osoaren azterketa bukatzeko). 2) Eredu positibo gehiago bilatzen ahalegintzea Gure joera nagusia izaten da nola ez den egin behar bilatzea. Hori ondo dago, akatsetatik ikasten laguntzen baitugu. Baina horrekin batera, egoki da eta zuzen (eta ona ere bai) nola egin daitekeen (eredu positiboak) bilatzea : estiloa...

San Jeronimoren gamelua, antologiarako

Joan den asteartean San Jeronimo eguna mahaiaren inguruan ospatzera eseri ginela-eta, hona ekarri dut San Jeronimo itzultzaileen "aitari" harrapatutakoa, itzulpen antologiarako balio duena. Egia esateko, kontu barregarri samarra da. Latzena da mendebaldeko zibilizazioaren historian zabalkunde itzela izan duela itzulpen oker horrek (kristau Itun Berrian aipatua). Testua kasualitatez aurkitu dut, eta Argentinako itzultzaile elkargo baten berripaper batetik hartu dut: Otra derivación religiosa, aunque relacionada con las vicisitudes de la traducción, explica la existencia de una línea famosa (pero algo desconcertante, si uno lo medita un poco), del Nuevo Testamento: "Es más fácil que un camello pase por el ojo de una aguja, a que un rico entre al Reino de los Cielos". Al parecer, Jesús no quería llevar el símil a un punto tan extremo cuando escogió la palabra kamelos. Pero San Jerónimo, el traductor del texto se dejó llevar por el mensaje de la "imposibilidad...