2007/07/16

Eskuordetzaz

Ekainaren bukaeran eskuordetza terminoari buruzko puntua jarri zuen Patxi de Vicentek Itzul zerrendako artikulu batean (ez zuen erantzunik izan, ordea). Gifamira ekarri dut, gure literatura juridiko-administratiboan maiz agertzeagatik interesgarria delakoan.

Hori dela eta, Errotaburuko plazan euskaraz hiruzpalau ordain bilatu diogu gaztelaniazko "delegar" terminoari, Aldundian osatutako corpusetik aterata:

(a) A-k B eskuordetu du zerbaitetarako
(b) A-k B-ri zerbait eman dio eskuordetzan
(c) A-k B-ri zerbaiten eskuordea eman dio
(d) A-k B-ri (-ren gain utzi) eman dio zerbait egiteko eskumena

Nire ustez, denak zuzenak eta egokiak dira, eta "delegar" terminoa euskaratzeko baliabide multzoa aberasten dute. Nago oraindik badirela ordain gehiago... Norbaitek jarriko al du orain puntua?

---
Mikel Azkarate

2 comments:

Anonymous said...

(e) A-k B-ren esku utzi du dena delakoa.

Anonymous said...

Biekin ados, are gehiago euskaltzaindiari begiratuta:

delegatu, delega, delegatzen. du ad. Zuz. (hobestekoak dira ordezkaritza eman, x-ren esku utzi, etab.).

etab. horren azpian egon bide dira Mikelek aipatu dituenak.

"Ordezkaritza eman", gainera, "eskumena edo eskuordetza eman" izango da gurera ekarrita.

Hala ere lehenengoa "Ak B eskuordetu du zerbaiterako" ez ote da nahasi samarra? nork delegatzen du hor?

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...