Irakurtzen hasi, eta referencia hitzaren erabilera jakin batekin egin dut topo. Berehala, Zuzenbideko Euskararen Mintegian guk itzulitako pasarte bat etorri zait gogora. Hartan mención ageri da, baina ikusi nahi dudanerako gauza bera direla uste dut, ñabardurak ñabardura.
|     Si la sentencia de   suplicación reconociera el derecho a percibir pensiones y subsidios se harán   los ingresos o aportarán las certificaciones que para recurrir en suplicación   exige el artículo 192 de esta Ley, en el modo que en él se establece, debiendo entenderse hechas a la Sala de   lo Social del Tribunal Superior de Justicia las menciones que al Juzgado se   contienen en dicho precepto.  |        Pentsioak eta   sorospenak jasotzeko eskubidea aitortzen badu erregutze-errekurtsoak,   errekurtso hori jartzeko lege honen 192. artikuluan eskatzen diren   diru-sarrerak egin edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, han ezarritako   moduan, epaitegi dioen tokian   justizia-auzitegi nagusiko gizarte-arloko sala dioela harturik.  |   
Gaurko dekretuko pasartea, berriz, honako hau da:
|     2. artikulua.– II. eta V. kapituluetan bilduta dauden erreferentzien   esanahia. 1.– Amari edo aitari -naturala edo   adopziokoa- buruzko erreferentziek tutoretzapearen edo familia-harrera   iraunkorrean edo adoptatu aurrekoaren arabera adingabeen zaintza esleituta   daukatenak ere bilduko dituzte. 2.– Seme-alabei buruzko erreferentziak   naturaz, edo adopzioz seme-alabak direnei ere, betiere adingabeak,   eginikotzat hartuko dira, baita tutoretzapekoak edo familia harrerakoak   (iraunkorra edo adopzio aurrekoa) direnei eginikotzat ere. 3. artikulua.– V. kapituluan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Familia-unitateari buruzko   erreferentziak, bestalde, onuradunak, horren ezkontideak -tartean banantzerik   edo dibortziorik izan ez bada- edo onuradunarekin izatezko bikotekide gisa   bizi ohi denak -betiere behar bezala egiaztatzen bada- eta seme-alabek   -baldin eta onuradunak haien gaineko zaintza eta babespea baditu eta bizileku   berean bizi badira- osatzen duten familia-unitateari  eginikotzat hartuko dira. 2.– Aitari edo amari buruzko erreferentziak   honako hauei eginikotzat hartuko dira: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea   duenari. – Aurrekoarekin bizi denari, ezkontidea zein   izatezko bikotekidea izan. – Familia-harreraren   edo tutoretzaren kasuetan, adingabearen zaintza dutenei, eta, hala   badagokio,  haien ezkontide edo   izatezko bikotekideei.  |        Artículo 2.– Significado de las referencias   contenidas los Capítulos II y IV. 1.– Las referencias relativas al   padre o a la madre, tanto por naturaleza como por adopción, comprenderán,   también, a las personas que tengan atribuida la guarda de personas menores de   edad en virtud de tutela o acogimiento familiar permanente o preadoptivo. 2.– Las referencias relativas a   hijo o hija se entenderán hechas a las personas que lo sean por naturaleza o   por adopción pero siempre menores de edad, y comprenderán, también, a las   sometidas a tutela o a acogimiento familiar permanente o preadoptivo. Artículo 3.– Significado de las referencias   contenidas en el Capítulo V. 1.– Las referencias relativas a   la unidad familiar se entienden realizadas a la compuesta por la persona   beneficiaria, su cónyuge, si no media separación o divorcio, o la persona con   quien conviva como pareja de hecho de forma habitual, siempre que quede   debidamente acreditado, así como los hijos y las hijas sobre los que tengan   atribuida la guarda y custodia y convivan en el mismo domicilio. 2.– Las referencias relativas al   padre o a la madre se entienden realizadas a: – A quien ostente la guarda y   custodia del hijo o de la hija. – A la persona que convive con   el anterior, sea como cónyuge o como pareja de hecho. – En el   supuesto de acogimiento familiar o tutela, a las personas que ostenten la   guarda del menor y, en su caso, a sus cónyuges o a sus parejas de hecho.  |   
Kasu guztietan erreferentzia ordaina eman da, eta horren bi ondorio behintzat aztertzekoak iruditzen zaizkit: esapidearen naturaltasuna, batetik, eta sintaxia, bestetik. Goian aipaturiko pasartearen ildotik (baina ez hitz berberekin), beste aukera bat probatzera ausartu naiz. Euskarazko bi testuak jarriko ditut orain elkarren ondoan:
|     2. artikulua.– II. eta V. kapituluetan bilduta dauden erreferentzien   esanahia. 1.– Amari edo aitari -naturala edo   adopziokoa- buruzko erreferentziek tutoretzapearen edo familia-harrera   iraunkorrean edo adoptatu aurrekoaren arabera adingabeen zaintza esleituta   daukatenak ere bilduko dituzte. 2.– Seme-alabei buruzko erreferentziak   naturaz, edo adopzioz seme-alabak direnei ere, betiere adingabeak,   eginikotzat hartuko dira, baita tutoretzapekoak edo familia harrerakoak   (iraunkorra edo adopzio aurrekoa) direnei eginikotzat ere. 3. artikulua.– V. kapituluan bilduta dauden erreferentzien esanahia. 1.– Familia-unitateari buruzko   erreferentziak, bestalde, onuradunak, horren ezkontideak -tartean banantzerik   edo dibortziorik izan ez bada- edo onuradunarekin izatezko bikotekide gisa   bizi ohi denak -betiere behar bezala egiaztatzen bada- eta seme-alabek   -baldin eta onuradunak haien gaineko zaintza eta babespea baditu eta bizileku   berean bizi badira- osatzen duten familia-unitateari  eginikotzat hartuko dira. 2.– Aitari edo amari buruzko erreferentziak   honako hauei eginikotzat hartuko dira: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea   duenari. – Aurrekoarekin bizi denari, ezkontidea zein   izatezko bikotekidea izan. – Familia-harreraren edo tutoretzaren   kasuetan, adingabearen zaintza dutenei, eta, hala badagokio,  haien ezkontide edo izatezko bikotekideei.  |        2. artikulua.– II. eta V. kapituluetako hitz batzuen adiera. 1.– Ama edo aita —naturala edo adopziozkoa—   esaten denean, aintzat hartzen dira tutoretzapearen edo familia-harrera   iraunkorrean edo adoptatu aurrekoan adingabeen zaintza esleitua dutenak ere. 2.– Seme edo alaba esatean, aintzat hartzen   dira naturalak nahiz adopziozkoak, betiere adingabeak badira, eta orobat   tutoretzapekoak eta familia harrerakoak (harrera iraunkorra nahiz adopzio aurrekoa). 
 
 2.– Aita edo ama esaten denean, hauek hartzen   dira aintzat: – Semearen edo alabaren zaintza eta babespea   duena. – Aurrekoarekin bizi dena, ezkontidea zein   izatezko bikotekidea izan. – Familia-harrera edo tutoretza kasuetan,   adingabearen zaintza duten pertsonak, eta, izanez gero, haien ezkontidea edo   izatezko bikotekidea.  |   
Ez dakit zenbateraino agertuko zaizkizuen horrelakoak, baina puntu honek hizpidea eman dezakeela iruditzen zait. Bestalde, ez ahaztu hor ageri den "en su caso" klixeari erreparatzea (horrek ere bi itzulpen ditu).
Uda ON.
Patxi
1 comment:
Ados egitura proposamen honekin: "halakoa esatean, aintzat hartzen dira beste hauek". Estilo zuzen bat proposatzen da, eta horrek arintasuna ematen dio esaldiari, ar egehiago tankera bereko esaldi ugari errepikatzen direnean, bata bestearen atzean.
Halere, ez nuke baztertuko 118/2007 Dekretuan jasotako egitura: "halakoari buruzko erreferentziak honako hauei eginikotzat hartuko dira".
Aipamen edo erreferentziez ari garela, niri gogora datorkit GAOn argitaratu ohi diren akats zuzenketen literatura: "halakoa dioen tokian, beste hau jarri behar da". Hor ere aipamenez ari da azken finean, baina estilo zuzen bat erabiliz Patxik proposatutakoaren antzeko bidetik jotzen da.
Post a Comment