Skip to main content

Posts

Consumer corpusa

Berriki Consumer corpusa jarri du on line Eroski Fundazioak. Ezaugarri hauek ditu: Consumer aldizkariko testuen corpus eleanitza da terminoen kontsultarako testuingurua eskaintzen du kontsumoari buruzko kontzeptuen esparru zabala hartzen du itzulpenerako (eta testu sorkuntzarako) baliabide praktikoa da Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak egin dute corpusa. Consumer corpusa

Zinpeko itzultzaileen behin betiko zerrenda

Joan den azaroaren 29an, astelehenez, zinpeko itzultzaileen behin betiko onarpena argitaratu zen EHAAn. Orain arte, behin-behineko zerrendaren berri baizik ez genuen. Hor daude, beraz, "nortzuek eskuratu duten bai euskaratik gaztelaniarako eta bai gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile lanetarako izendapena meritu bidez, lege-, administrazio- eta ekonomia-arloetan itzulpenak edota interpretazio-lanak eginda izateagatik"). EHAA, 2010eko azaroaren 29koa

Copia auténtica(da)

Maiz zalantza sortu ohi zait gaztelaniazko horrelako terminoak euskaraz ematean. Lehengoan googleatzen ari nintzela, "copia autenticada" hitzaren esanahi zehatza eta euskarazko ordaina bilatzeko, Eusko Jaurlaritzaren dekretu bat aurkitu nuen, non, kontzeptu bakoitza ondo azaltzeaz gain, bi hizkuntzetako ordainak jasota zeuden: copia auténtica: kopia kautoa copia autenticada: kautotutako kopia copia compulsada: konpultsatutako kopia copia simple: kopia arrunta certificación: ziurtagiria legalización: legeztatzea Horra hor, bada, erreferentzia garrantzitsu bat. 149/1996 Dekretua, 1996ko ekainaren 18koa

Gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiak

EIZIEren web orrian eskegi dute Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakariak idatzi duen artikulu interesgarri bat, Juan Garziak ZIO bildumarako 2007an itzulitako Formen matxinad a liburuaz (WAGENSBERG, Jorge, La rebelión de las formas, o cómo perseverar cuando la incertidumbre aprieta ). Artikuluan hainbat adibide biltzen dira, gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiei buruzkoak. Euskaraz idazteko baliabide estilistiko ugari eskaintzea aitortzen dio artikulugileak Juan Garziari. Formen matxinada, edo nola itzuli ziurgabetasuna ez areagotzeko

Bide orain arte ez saiatua

Izenaren eskuin aldetik eman daitezkeen zenbait osagarri konplexu (aditz eta guztikoak) aipatu genituen uztailaren 15eko mintegi-saioan. Geroztik, adibide batzuen bila aritu naiz, eta etorri zait esku artera pare bat; haietako bat, berri-berria, Administrazioa euskaraz aldizkarian agertua oraintxe (urtean behingo Solasaldiak ale berezia; aurtengoa, Luis Rojas Marcos psikiatrari Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa). Honela dio, sarrerako esaldian, hain justu: Irudi luke psikiatrian hitz berri horren agertzea — erresilientzia , kasurako— eritasun berri baten albiste dugula, edota, bestenaz, eritasun zahar bati aurka ekiteko bide orain arte ez saiatua. Hots, "bide orain arte ez saiatua" dio (esan zezakeen "bide orain arte saiatu gabea" ere), eta ez, demagun, "orain arte saiatu gabeko bidea", gaur egun gehienetan idatziko genukeen bezala. Zalantza ote dugu halako egituren ulergarritasunaz? Niri ez zait iruditzen aparteko zailtasunik duenik horko esald...

EAEko elkargo profesionalen zerrenda

Inoiz gure itzulpenetan, elkargo ofizial baten izena bilatu behar izaten dugu. Jaurlaritzak emana du EAEko elkargo profesionalen izendegia, bi hizkuntza ofizialetan. Orientazio gisa balio du zerrendak. Kontseilu eta elkargo profesionalen izendegia