Skip to main content

Posts

Gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiak

EIZIEren web orrian eskegi dute Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakariak idatzi duen artikulu interesgarri bat, Juan Garziak ZIO bildumarako 2007an itzulitako Formen matxinad a liburuaz (WAGENSBERG, Jorge, La rebelión de las formas, o cómo perseverar cuando la incertidumbre aprieta ). Artikuluan hainbat adibide biltzen dira, gaztelaniatik euskarara itzultzeko estrategiei buruzkoak. Euskaraz idazteko baliabide estilistiko ugari eskaintzea aitortzen dio artikulugileak Juan Garziari. Formen matxinada, edo nola itzuli ziurgabetasuna ez areagotzeko

Bide orain arte ez saiatua

Izenaren eskuin aldetik eman daitezkeen zenbait osagarri konplexu (aditz eta guztikoak) aipatu genituen uztailaren 15eko mintegi-saioan. Geroztik, adibide batzuen bila aritu naiz, eta etorri zait esku artera pare bat; haietako bat, berri-berria, Administrazioa euskaraz aldizkarian agertua oraintxe (urtean behingo Solasaldiak ale berezia; aurtengoa, Luis Rojas Marcos psikiatrari Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa). Honela dio, sarrerako esaldian, hain justu: Irudi luke psikiatrian hitz berri horren agertzea — erresilientzia , kasurako— eritasun berri baten albiste dugula, edota, bestenaz, eritasun zahar bati aurka ekiteko bide orain arte ez saiatua. Hots, "bide orain arte ez saiatua" dio (esan zezakeen "bide orain arte saiatu gabea" ere), eta ez, demagun, "orain arte saiatu gabeko bidea", gaur egun gehienetan idatziko genukeen bezala. Zalantza ote dugu halako egituren ulergarritasunaz? Niri ez zait iruditzen aparteko zailtasunik duenik horko esald...

EAEko elkargo profesionalen zerrenda

Inoiz gure itzulpenetan, elkargo ofizial baten izena bilatu behar izaten dugu. Jaurlaritzak emana du EAEko elkargo profesionalen izendegia, bi hizkuntza ofizialetan. Orientazio gisa balio du zerrendak. Kontseilu eta elkargo profesionalen izendegia

Kolokazioak eta beste (blog baten berri)

San Fermin egun honetan, gaztelaniari buruzko blog bat aurkitu dut, kasualitatez; kasualitatea izan da, orobat, dirudienez blog horren egilea bizpahiru hilabetez idatzi gabe egon eta berriki ostera ere idazten hasia izatea, Una nueva etapa sarreran dioen bezala; eta kasualitatea izango zen, noski, gaur arratsaldean bertan beste artikulu bat idaztea, ¿Qué son las colocaciones? , nire ustez oso interesgarria. Blogaren egilea Alberto Bustos unibertsitate-irakaslea da.

Terminologia jardunaldien materialak

Joan den martxoan Iruñean Euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak eta Euskaltzaindiak. Hil honen hasieran ikusgai jarri dituzte material horiek Euskarabidearen web gunean. Gotzon Egiak ere ponentzia bat aurkeztu zuen jardunaldiotan, baina bere hitzaldia ( 30 urteko itzulpengintza Gipuzkoako Foru Aldundian ) ez da agertzen materialen artean. Egoki ikusiz gero, ondo legoke mintegikideok eskuratzea. Jardunaldien material osagarria

IVAPen glosario batzuk

IVAP eko Itzulpen Zerbitzu Ofizialak, IZO k, glosario batzuk eskaintzen ditu orri honetan . Hona haietako batzuk: Administrazioko lokuzioak eta formulak , 2004 (.pdf) Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren glosarioa , 2007 (.pdf) Kontratu-legearen glosarioa , 2006 (.pdf) Kalitatearen glosarioa , 2008 (.pdf) Testu moduan erabili nahi dituenarentzat, .doc dokumentuak ere egin ditugu, eta hemen jarri: http://www.scribd.com/doc/28112910/IVAPen-glosarioak

La Unión Europea busca su adjetivo

Artikulu guztiz interesgarri bat idatzi du Alberto Rivasek Europar Batasuneko espainiar itzultzaileen Punto y Coma buletinaren 116. zenbakian, « La Unión Europea busca su adejtivo » izenburuaz. Laburturik: 2009ko abenduaren 1ean lege desagertu egin zen «Comunidad Europea» izaki juridikoa. Zer egin, orain, «comunitario» adjektiboa erabili ezin denean? Guk hasieratik genuen arazoa, edo arazo erdia behintzat. Orain kastillanoei eta frantsesei tokatzen zaie!