2010/04/13

Terminologia jardunaldien materialak

Joan den martxoan Iruñean Euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldiak antolatu zituzten Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak eta Euskaltzaindiak.

Hil honen hasieran ikusgai jarri dituzte material horiek Euskarabidearen web gunean.

Gotzon Egiak ere ponentzia bat aurkeztu zuen jardunaldiotan, baina bere hitzaldia (30 urteko itzulpengintza Gipuzkoako Foru Aldundian) ez da agertzen materialen artean. Egoki ikusiz gero, ondo legoke mintegikideok eskuratzea.

2 comments:

Jone said...

ez da argitaratuko?

Mikel Azkarate said...

Interneten argitaratuta daude jardunaldietako hitzaldi (batzu)en artxiboak.

Dena den, nonbait Euskaltzaindiak hartua du aurrerago paperezko argitalpena kaleratzeko konpromisoa.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...