Zuzentze lanerako hainbat material aurkitu dut sarean, zehazki Unibertsitatea.net web gunean. Ez dut uste saio bilduma hori mintegikoen eskuetatik pasatu denik; badaezpada, horren berri ematen dut hemen.
Udako Euskal Unibertsitatean 2008an eskainitako 8 saioen ponentziak dira, besteak beste, gure mintegiko agertokira etorritako aritu/adituek eskainiak: Alfontso Mujika eta IƱigo Roke (Patxi Petrirenarena aipatu arren, ez dago jasota).
Agirian, langai hauek jasota daude: zuzenketa lana, zuzenketarako informatika tresnak, marratxoaren erabilera, estilistika, sinboloen erabilera, puntuazioa, eta letra larri eta xeheak. Bereziki, puntuazioa nahiz sinboloen idazkera eta joskera iruditu zaizkit interesgarri.
Material interesgarria da, lasai irakurtzekoa, trinko samarra baita. Bestela, noizbehinkako kontsultagaia ere izan daiteke.
2009/08/05
Zuzentze lanerako materialak
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
Zehapenak eta zigorrak
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Irratian entzun dut gaur goizean iragarki bat, Herrizaingo Sailarena, (tabernen) "itxiera-ordutegiak" betetzearen aldekoa. Ez daki...
-
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
No comments:
Post a Comment