Skip to main content

Posts

Showing posts from April, 2009

EGLU sarean

Ez dakit inon esan duen hau Euskaltzaindiak ofizialki, baina sarean jarrita dauzka EGLU gramatikaren liburuki guztiak eta Euskal gramatika laburra , PDF formatuan. Euskal gramatika lehen urratsak. I (6,23 MB) Euskal gramatika lehen urratsak. I, (Eraskina) (1,61 MB) Euskal gramatika lehen urratsak. II (4,49 MB) Euskal gramatika lehen urratsak. [I-II], (Gai aurkibidea) (634,81 kB) Euskal gramatika lehen urratsak. III, (Lokailuak) (2,90 kB) Euskal gramatika lehen urratsak. IV, (Juntagailuak) (2,97 MB) Euskal gramatika lehen urratsak. V, (Mendeko perpausak-1, osagarriak, erlatiboak, konparaziozkoak, ondoriozkoak) (5,61 MB) Euskal gramatika lehen urratsak. VI, (Mendeko perpausak-2, baldintzazkoak, denborazkoak, helburuzkoak, kausazkoak, kontseziozkoak eta moduzkoak) (5,61 MB) Euskal gramatika laburra : perpaus bakuna (5,02 MB) Web-orriaren goiko aldean ageri diren ataletatik, Iker-/Jagon-Tegiak izenekoa da lan hauetara iristeko bidea. Hurrengo pausoan Iker-Tegia aukeratu, eta hurrengoan Gra...

Delito ecológico

Egun batzuk pasa ditugu Salamancako lurretan, Frantziako Mendietan , Mogarrazeko herrian . Isiltasun lasaigarria, ikuspegia galtzerainoko harizti ikaragarriak, jende xalo eta jatorra. Argazkian ageri den oharra ikusi nuen, udaletxearen iragarki leihoan. Gaztelera zolia egiten dute bertatiarrek, barruti publikoetan galdua eta ahaztua den gaztelera sendo bezain esanguratsuan. Ohargileak argi zuen «extraviar» eta «perder» izan daitezkeela zertxobait desberdin, batez ere aiztoa begien bistatik ezkutatua zuenarentzat. Itzulpen ariketa ederra iruditzen zait: nola emango genuke, zehazki, esaldi hori euskaraz? Herri txikia da Mogarraz, 300 biztanle doi-doi. Lau emakume (!) Mogarrazeko Udala ren buru. Webgune ederra, benetan, halako herri txiki batentzat; eta bando bat, hona aldatu nahi dudana: Bando municipal: Delito ecológico Ayuntamiento de Mogarraz Vecinos: la Villa de Mogarraz ha sido siempre ejemplo de convivencia cortés en un ambiente limp...