Lanpostu bat betetzeko lehiaketaren oinarrietatik ateratako esaldi bat (testuingururik gabe, propio: edozein testuingurutan da desegoki, uste dut). Espainiarren ezkontideek eta Europako Elkarteko gainontzeko estatuetako kideen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, baldin eta legez banatuta ez badaude (GAO, 2008-08-07). Uste dut honela esan beharko litzatekeela: Ezkontidea espainiarra edo Europako Erkidegoko beste estatu bateko kidea dutenek ere parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, legez banatuta ez badaude. Ez dut bilatu gaztelaniazko bertsioa. Euskarazkoaren arazoa nola deskribatu ere ez dakit zehazki, baina mintzagai-egituraren ingurukoa dela esango nuke. Patxi
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia