Usuario solicitante Zerbitzu bat eskatu eta erabiliko duena omen da "usuario solicitante". Euskaraz honela ikusi dut Googlen ( Elenako kontsultategia ez dabilkit ondo; zuei bai? ): erabiltzaile-eskatzaile. Beste modu batzuk ere izan litezke: eskatzen duen erabiltzaile, eskatzaile den erabiltzaile... Beste irtenbideren bat bururatzen al zaizue? Listado resumen Laburpen zerrenda, zerrenda laburtzaile... Zerrenda nahikoa ote? Noizbait eman baduzue, nola egin duzue? Nire ustez, bi kasu hauetatik harago, merezi du noizbait honelako hitz bikoteak aztertzea mintegiko saio batean.
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia