Euskaraz, zenbat hitza erabiltzen da neurriak-eta galdetzeko; baita zenbat –(e)ko atzizkia erantsita sortutako zenbateko izenlaguna ere. Lehenengoaren erabilera, oinarrizko zenbat soilarena, tradizio handikoa dugu; baina, gaur egungo testuak ikusita, ematen du zenbateko besterik ez dugula aukeran, hartaraino ari baita baztertzen zenbat erroari soilari dagokion moldea. Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu? Egizu kontu 5 m luze eta 26 cm zabal dela. Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu? Beraz, eman dezagun 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela. Zazpi kilometroko aldapa latz hura oinez igo behar. Hamar kilometroko bide berri bat egiten ari gara. Zer alde atera dio bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea, zazpi tantoren aldea, lau traineruren aldea, kana erdiko enbor baten aldea... [zenbaten aldea] Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 € da/dira. Mila euroren aurrekontua. Azken adibideko mol...