2006/08/29

Informatika glosarioak

Udako oporraldia bukatuta, nagikeria gainetik kendu eta blogean idaztera animatu naiz. Ea bada.

Kontua da Ogasuneko lankide batzuk hasita daudela euskaraz lanean, Windows eta Office-ren azken bertsioak erabilita. Euskarazko bertsioan ari direla aprobetxatuz, euskara-gaztelania terminoen glosarioa prestatu dute, departamentuaren hizkuntz erabilera planean sartuta dauden lankideentzako laguntza gisa:
Bada, bestetik, Interneteko terminoen glosario bat (eu), Microsof-ek egin duena:
Bata nahiz bestea erabilgarriak dira itzulpen lanerako edota euskaraz lanean ari den inguruko lankideentzat. On egin.

---
Mikel

1 comment:

Anonymous said...

Eskerrik asko, Mikel eta gainerako egileak. Zerrenda interesgarria da oso. Ohartxoren batzuk egingo ditut, formazkoak ia denak, zerbaitetarako balio balute ere:

1. Glosarioetan hitzak artikulurik gabe sartu edo artikuluarekin: maiz izan dudan zalantza. Hemen, ikusten dudanez, artikulurik gabe sartzeko hautua egin da, baina hutsen bat edo beste badago:

- eremuA (campo)
- lerrokatzeA (alineación)

Nolanahi dela ere, berez pluralean erabiltzen diren terminoekin normalago gertatzen da artikulu eta guzti ematea, eta hemen ere horrela jokatu dela iruditu zait. Arazo batzuk badira, ordea:

- ertzak eta itzaldura (bordes y sombras); 'ertzak eta itzaldurak' beharko du, ezta?

- gogoko (favorito); esango nuke bi hizkuntzetan ere pluralean ematea dela normalena, hala erabiltzen denez gero: gogokoak (favoritos)

Beste kasu batzuetan, aditz eta guztiko esapidea ematean, artikulurik eza desegoki gertatzen da:

- batu gelaxka (combinar celdas); 'batu gelaxkak', ezta?

- izoztu panel (inmovilizar paneles); 'izoztu panelak', ezta?

- txertatu fitxategi (insertan —SIC— archivo); 'txertatu fitxategia (insertar archivo)

- prestatu orrialde (configurar página) (Word-ekoan dago gaizki; hasierako zerrendan, ongi)

Artikuluaren gorabehera hau ilustratzeko adibide bat daukagu UZEIk 'Eleria' aldizkarian argitaratutako glosario batean ('Prozedura Zibileko Lege berria'; Eleria testuak 2, 2002).

- alegazio (alegación)
- alegazio juridikoak (alegaciones jurídicas)

Gainerakoan, hitzei dagokiela, honako hauek gertatu dira niretzat berritasun nabarienak:

- babeskopia (copia de seguridad)
- koska (sangría)
- lauza moduan (en mosaico)
- teilakatuta (en cascada)

Izan ongi, eta segi idazten denok! Urrirako motorra berotu beharra dago, bestela ni naizen DIESEL hau han agertuko da (naiz?) erdi-itoan, tar-tar-tar, dardara batean eta bi hitz elkarri txukun josteko gauza ez naizela...

Patxi

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...