Skip to main content

Posts

Showing posts from October, 2005

Esaldiak eta uhinak

Irene Arraratsen Esate baterako blogean, Johannes Leizarragak iruzkin bat utzi du, pasarte bateko esaldien antolamenduari buruz. Zehazki, esaldi guztiak modu honetan ordenatu ditu: mintzagaia, aditza eta iruzkineko gainerako elementuak gero (galdegai izan daitekeena eta gainerakoak). Iruzkin horren haritik sortu da nire hau, Piarres Lafitteren testu bat oinarri harturik. Beraz, erdaraz Nive eta eskuaraz Errobia erraiten diogun ur-handia, zaharrek deitzen zuten «itsasoa». Uste dut Milafrangan ere izen hori emaiten ziotela. Aise asma ditake zergatik. Zeren-eta itsasoa marearekin ibaiari goiti herriraino igaiten baitzen. Ur-hegitar gehienak arraintzatik bizi ziren, itsas-arraina esku-menerat heldu zitzaiotenaz geroz. ( Piarres Lafitte : Murtuts eta bertze, 1945 ) http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/L/LafitteMurtuts.htm Zenbaitek, euskal joskeraren ‘birkonkista’ moduko batean, aurreko pasarte horretan ageri den Zaharrek deitzen zuten itsasoa perpausaren eredura ekarri nahi gaituzte, ...