Sustatun ateratako gai hori (4. HErako azterketen egokitasuna) gure mintegian komentatzeko modukoa da, ezta? Ikusi dudanez, eztabaidagaia zabala da, sakona ez ezik, baina azterketa horietako bat alderdi teknikotik taldean balioestea interesgarria litzateke beharbada. Interneten jarriak daude azterketa horietakoren batzuk? Liburuetan argitaratuta, bai, ezta? Aipatzen den atariko proba hori berria denez ez dago inon? Zuek bidaltzen ahal didazue bat posta elektronikoz? Blog honetan komentarioak nola idatzi badakizue, ezta? Erregistratu beharrik izan gabe edonork idazteko moduan jarria dago orain. Aurreko testuari komentario bat egin dio Gotzonek, eta haren izen-abizenak ageri dira, baina norberaren esku dago hori hala izatea edo ez (datorren ostegunean zerbait hitz egin dezakegu honetaz ere). Ongi legoke, nik uste, egunero sartzea txoko honetan, badaezpada. Eta idaztea, jakina. Eskuineko aldeko lotura-zerrenda hori zabaltzen ere lagunduko didazue. (Bide batez, IƱaki: hor zagok Cervantes f...
Gipuzkoako Foru Aldundiko itzulpengintza mintegia