Skip to main content

Posts

Showing posts from December, 2006

Itzultzaileontzako liburu gomendatua

Aurten gure elkartetik gomendatutako liburuen artean, bada bat itzulpengintzan aritzen garenoi bereziki gomendatua dena. Horra hor: Xabier Olarra Estilo ariketak (itzulpena) Raymond Quenau-ren Exercises in style (1949) , Igela, 2006 Aurtengoan Xabier Olarrak itzulpen honegatik Euskadi Saria irabazi duo Literatura gehienetara itzulita dugun liburu dugu bera. Puntuazio eta estiloekin borrokan bazabiltza oso ondo etorriko zaizu. Qenauk 60 modu ezberdinetara esaldi bera idazteko gaitasuna zuen eta hori proposatzen da liburuan. Idazle handi honek 18 hizkuntza zekizkien. --- Mikel

Liburu gomendatuak

Errenteriako gure kultur elkartean, Lau Haizetaran, ohikoa da aldian behin liburu gomendioa egitea bazkideei. Oraingoan otu zait zerrenda zabaltzea norbaiti ondo etorriko zaiola. Horra bada. liburu gomendatuen zerrenda: Ana Urkiza Zortzi unibertso zortzi idazle , Alberdania, 2006 Ana Urkiza emakumezko idazleen ikusezintasunaz mintzo zaigu liburu honetan. Zortzi emakume idazle elkarrizketatu ditu: Arantxa Urretabizkaia, Aurelia Arkotxa, Mariasun Landa, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Itxaro Borda, Yolanda Arrieta eta Miren Agur Meabe. Euren lanaren balioa, ibilbide literarioak eta, batez ere, luma horien atzean dauden pertsonekin solasaldi ezin interesgarriagoak eskaini dizkigu Urkizak. Joseba Gabilondo Nazioaren hondarrak , EHU, 2006 Euskal literaturaren historia egitea ausartzen direnak gutxi dira, azkenekoa 2004ean Iñaki Aldekoak eskaini zigun. Gabilondo Estatu Batuetan irakasle diharduen euskalduna eta literatur aditua dugu. Artikulu bilduma dugu honakoa. XX m...