Skip to main content

Posts

Referencias (y menciones)

Ea zerbait ganorazkoagoa egiten dudan gaur... Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari egingo diot tira, gaur argitaratu baita 118/2007 DEKRETUA, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena . Gai interesgarria, ezta? Irakurtzen hasi, eta referencia hitzaren erabilera jakin batekin egin dut topo. Berehala, Zuzenbideko Euskararen Mintegian guk itzulitako pasarte bat etorri zait gogora. Hartan mención ageri da, baina ikusi nahi dudanerako gauza bera direla uste dut, ñabardurak ñabardura. Si la sentencia de suplicación reconociera el derecho a percibir pensiones y subsidios se harán los ingresos o aportarán las certificaciones que para recurrir en suplicación exige el artículo 192 de esta Ley, en el modo que en él se establece, debiendo entenderse hechas a la Sala de lo Social del Tribunal Superior de Justicia las menciones que al Juzgado se contienen en dicho precepto . Pentsioak eta sorospenak jasotzeko eskubidea ai...

Vengo en disponer

DECRETO FORAL 74/2007, de 24 de julio, por el que se dispone el cese en sus funciones del Director General de Deportes. Conforme a lo establecido por los artículos 31.4.d), 40.2.b) y 45 de la Norma Foral 6/2005, de 12 de julio, sobre Organización Institucional, Gobierno y Administración del Territorio Histórico de Gipuzkoa, a propuesta del Diputado Foral del Departamento de Deportes y Acción Exterior, previa deliberación del Consejo de Diputados en sesión de 24 de julio de 2007, Vengo en disponer el cese en sus funciones, del Director General de Deportes, D. Iñaki Ugarteburu Artamendi, agradeciéndole los servicios prestados. Donostia-San Sebastián, 24 de julio de 2007. EL DIPUTADO GENERAL, Markel Olano Arrese. Vengo en disponer y dispongo (y las comas, donde quiero las pongo). Y mal que os pese, donde debo decir destitución, digo cese. ¿Lenguaje llano? Me niego de plano. (Ante tanto disimulo , me parto el...). Patxi PD: Hurrengo erabakia honako hau da: "Vengo en nombrar Director G...

El español jurídico

Joan den asteko mintegian, Patxi Petrirenak gaztelaniazko hizkera juridikoari buruzko bi liburu aipatu zituen. Horietako bat El español jurídico zen, Enrique Alcaraz eta Brian Hughes-ek idatzia. Hor doakizue liburuaren edukien laburpena, norbaitek erosi nahi badu aurretik idazlana nondik nora doan jakin dezan. El español jurídico ( Puntoycoma webgunetik jasoa) Patxi, galdera bat sortu zait liburua dela-eta: noizko balizko Euskara juridikoa ? Hi geratu hintzen aipatu bi liburuen bibliografiak ematekotan... --- Mikel Azkarate

Eskuordetzaz

Ekainaren bukaeran eskuordetza terminoari buruzko puntua jarri zuen Patxi de Vicentek Itzul zerrendako artikulu batean (ez zuen erantzunik izan, ordea). Gifamira ekarri dut, gure literatura juridiko-administratiboan maiz agertzeagatik interesgarria delakoan. Hori dela eta, Errotaburuko plazan euskaraz hiruzpalau ordain bilatu diogu gaztelaniazko "delegar" terminoari, Aldundian osatutako corpusetik aterata: (a) A-k B eskuordetu du zerbaitetarako (b) A-k B-ri zerbait eman dio eskuordetzan (c) A-k B-ri zerbaiten eskuordea eman dio (d) A-k B-ri (-ren gain utzi) eman dio zerbait egiteko eskumena Nire ustez, denak zuzenak eta egokiak dira, eta "delegar" terminoa euskaratzeko baliabide multzoa aberasten dute. Nago oraindik badirela ordain gehiago... Norbaitek jarriko al du orain puntua? --- Mikel Azkarate

Todos los días 10 de cada mes

Gaztelaniara itzultzean, data adieraztea bihurria izaten da behin baino gehiagotan. Gogoan izan: "en el día de la fecha", "a fecha de hoy" eta tankerakoak. Oraingoan beste honekin egin dut topo: "todos los días 10 de cada mes". Herritar baten zorra ordaintzeko epeaz (egunaz) ari da testua. Niri hau bururatu zait: "hil guztien 10ean ordaindu". Izan ere, euskarazko ohiko dataren bideari jarraitu diot analogia erabilita: 2007ko ekainaren 10ean --> hilaren 10ean --> hil guztien 10ean Badago, agian, beste irtenbide bat: "hilero 10ean ordaintzea". Eta beste hau zalantzazkoa zait: "hilaren 10 guztietan" (erreferentzia galtzen dela dirudi). Eta zuek, nola bideratuko zenukete "todos los días 10 de cada mes" esapidea? --- Mikel Azkarate

Gehienez ere hainbeste

Gaurko GAOn, herri batean errotuluak euskaraz (edo euskaraz ere) jartzeagatik diru-laguntza jasotzeko oinarrien berri ematean: 2.2. Zenbatekoa: a) Irudi korporatiboa euskaraz bakarrik doanean, kostuaren %80 izango da dirulagun­tza, eta gehienez ere 120 €-ko dirulagun­tza izango du. b) Irudi korporatiboa euskaraz eta gaztelaniaz doanean, dirulagun­tza izango da kostuaren %40, eta gehienez ere 60 €-ko dirulagun­tza izango du. — Web guneen kasuetan: a) Web orria euskaraz bakarrik eginez gero, kostuaren %50 izango da dirulagun­tza, eta gehienez ere 450 €-ko dirulagun­tza izango du. Pozik nengoelarik "kostuaren %80 izango da dirulaguntza" irakurtzeagatik, atsekabez hartu dut bigarren partea: testu hori apailatu duenak uste ote du desegokia dela "gehienez ere 120 € izango da dirulaguntza" esatea? Bestela, ez da ulertzen hitz hori errepikatzea eta sintaxi hori erabiltzea. Nire iritzian, hauxe da formulaziorik egokiena, batere galdu gabe zehaztasunean eta argita...

S.o.z.i.e.t.a.t.e. a.n.o.n.i.m.o.a

Behin baino gehiagotan bueltaka ibili gara mintegian sozietate anonimoaren laburtzapenaren inguruan: SA edo S.A. Gutxienez mintegikide batzuontzat, ez zegoen argi laburdura ala sigla ote zen. Lehendabiziko kasuan, "sozietate anonimo" esan eta puntua idatzi beharko litzateke. Bigarren kasuan, ordea, "ese a" esan eta punturik gabe idatziko genuke. Azkenean, ustez, siglaren aldeko apustua egin genuen mintegian (oker banago zuzendu). Aitzitik, lehengoan irakurri nuen gaztelaniaz "S.A." sigla ez baizik laburdura zela Manual de Español Urgente webgunean, zehazki kontsulten atalean . Kontsiderazio hori dela eta, laburduraren azpian dauden hitzak bere horretan esan behar dira ("sociedad anónima") eta ez, ordea, "ese a". Idaztean, "S.A." erabili behar da, hortaz. Gauzak horrela, euskarazko laburtzapenaren kasuan, agian merezi du mintegian berriro aztertzea. Horrela eginez gero, erabaki beharko genuke sigla izaerari eusten diogun ala ...