2010/03/08

IVAPen glosario batzuk

IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialak, IZOk, glosario batzuk eskaintzen ditu orri honetan. Hona haietako batzuk:
Testu moduan erabili nahi dituenarentzat, .doc dokumentuak ere egin ditugu, eta hemen jarri: http://www.scribd.com/doc/28112910/IVAPen-glosarioak

2010/03/05

La Unión Europea busca su adjetivo

Artikulu guztiz interesgarri bat idatzi du Alberto Rivasek Europar Batasuneko espainiar itzultzaileen Punto y Coma buletinaren 116. zenbakian, «La Unión Europea busca su adejtivo» izenburuaz.

Laburturik: 2009ko abenduaren 1ean lege desagertu egin zen «Comunidad Europea» izaki juridikoa. Zer egin, orain, «comunitario» adjektiboa erabili ezin denean?

Guk hasieratik genuen arazoa, edo arazo erdia behintzat. Orain kastillanoei eta frantsesei tokatzen zaie!

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...