2010/07/27

Bide orain arte ez saiatua

Izenaren eskuin aldetik eman daitezkeen zenbait osagarri konplexu (aditz eta guztikoak) aipatu genituen uztailaren 15eko mintegi-saioan. Geroztik, adibide batzuen bila aritu naiz, eta etorri zait esku artera pare bat; haietako bat, berri-berria, Administrazioa euskaraz aldizkarian agertua oraintxe (urtean behingo Solasaldiak ale berezia; aurtengoa, Luis Rojas Marcos psikiatrari Miel Anjel Elustondok egindako elkarrizketa).

Honela dio, sarrerako esaldian, hain justu:
Irudi luke psikiatrian hitz berri horren agertzea —erresilientzia, kasurako— eritasun berri baten albiste dugula, edota, bestenaz, eritasun zahar bati aurka ekiteko bide orain arte ez saiatua.
Hots, "bide orain arte ez saiatua" dio (esan zezakeen "bide orain arte saiatu gabea" ere), eta ez, demagun, "orain arte saiatu gabeko bidea", gaur egun gehienetan idatziko genukeen bezala.

Zalantza ote dugu halako egituren ulergarritasunaz? Niri ez zait iruditzen aparteko zailtasunik duenik horko esaldi horren bukaera prozesatzeak, adibidez. Segituko dugu.

2010/07/13

EAEko elkargo profesionalen zerrenda

Inoiz gure itzulpenetan, elkargo ofizial baten izena bilatu behar izaten dugu. Jaurlaritzak emana du EAEko elkargo profesionalen izendegia, bi hizkuntza ofizialetan. Orientazio gisa balio du zerrendak.

2010/07/07

Kolokazioak eta beste (blog baten berri)

San Fermin egun honetan, gaztelaniari buruzko blog bat aurkitu dut, kasualitatez; kasualitatea izan da, orobat, dirudienez blog horren egilea bizpahiru hilabetez idatzi gabe egon eta berriki ostera ere idazten hasia izatea, Una nueva etapa sarreran dioen bezala; eta kasualitatea izango zen, noski, gaur arratsaldean bertan beste artikulu bat idaztea, ¿QuĂ© son las colocaciones?, nire ustez oso interesgarria. Blogaren egilea Alberto Bustos unibertsitate-irakaslea da.

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...