2006/12/28

Itzultzaileontzako liburu gomendatua

Aurten gure elkartetik gomendatutako liburuen artean, bada bat itzulpengintzan aritzen garenoi bereziki gomendatua dena. Horra hor:

Xabier Olarra

Estilo ariketak (itzulpena) Raymond Quenau-ren Exercises in style (1949), Igela, 2006

Aurtengoan Xabier Olarrak itzulpen honegatik Euskadi Saria irabazi duo Literatura gehienetara itzulita dugun liburu dugu bera. Puntuazio eta estiloekin borrokan bazabiltza oso ondo etorriko zaizu. Qenauk 60 modu ezberdinetara esaldi bera idazteko gaitasuna zuen eta hori proposatzen da liburuan. Idazle handi honek 18 hizkuntza zekizkien.

---

Mikel

Liburu gomendatuak

Errenteriako gure kultur elkartean, Lau Haizetaran, ohikoa da aldian behin liburu gomendioa egitea bazkideei. Oraingoan otu zait zerrenda zabaltzea norbaiti ondo etorriko zaiola. Horra bada. liburu gomendatuen zerrenda:

Ana Urkiza

Zortzi unibertso zortzi idazle, Alberdania, 2006

Ana Urkiza emakumezko idazleen ikusezintasunaz mintzo zaigu liburu honetan. Zortzi emakume idazle elkarrizketatu ditu: Arantxa Urretabizkaia, Aurelia Arkotxa, Mariasun Landa, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Itxaro Borda, Yolanda Arrieta eta Miren Agur Meabe. Euren lanaren balioa, ibilbide literarioak eta, batez ere, luma horien atzean dauden pertsonekin solasaldi ezin interesgarriagoak eskaini dizkigu Urkizak.

Joseba Gabilondo

Nazioaren hondarrak, EHU, 2006

Euskal literaturaren historia egitea ausartzen direnak gutxi dira, azkenekoa 2004ean Iñaki Aldekoak eskaini zigun. Gabilondo Estatu Batuetan irakasle diharduen euskalduna eta literatur aditua dugu. Artikulu bilduma dugu honakoa. XX mendeko literaturaren historizazio berria. Egileak 1898tik 1992ra arte alegoria nazionala idazten dela dio. 1992tik aurrera, berriz, literatura postnazionala.

Iban Zaldua

Etorkizuna, Alberdania, 2006

Liburu honek ere Euskadi saria irabazi du aurtengoan. Zaldua azken aldi honetan motzean dotore idazten ari zaigu. Etorkizunarekin modu minimalistan jolasten duo Ipuin borobilak, geroaz beteak eta inpaktatzeko edozein momentua aurkitzen dutenak. Puzzle gisa umorez eta narratiba bikainez, euskal literaturak duen ipuinlari onenetako honek, 15 ipuin ia politiko plazaratu dizkigu. Oparitzeko oso gomendagarria.

Arantxa Iturbe

Kontu-jaten, Alberdania, 2006

Arantxa Iturbe idazle eta kazetariak oraingoan testigantza liburua idatzi digu. 80 urteren bueltan dauden Tolosaldeko dozena emakumerekin txolarte atseginak pasatu eta argitara eman ditu. Emakume hauen bizipenak, eta bidenabar, garai bateko bizimodua gogoratzeko parada ezin hobea idazle tolosarrak mahai "gainean jarri diguna.

Andu Lertxundi

Ihes betea, Alberdania, 2006

Gerra aurreko Alemania nazian kokatu du bere azken nobela Lertxundik. Hamazazpi urteko mutila (Werner) da Ihes betea liburuko protagonista. Bere kide hitlerzaleekin era askotako indarkeriazko ekintzak burutuko ditu. Baina, senideek sekretu handi bat gordetzen diote: judua da.

Koldo Izagirre

Sua nahi mister Churchill?, Susa, 2006

Euskaraz gozatu eta Pasaia edota portu aldeko hizkuntzan sakondu nahi baduzu ez daukazu aitzakiarik, baina liburua hau hizkuntza ez ezik oroimena ere bada. Jon Kortazarren ustetan, Koldo Izagirre izan da, gerraren gaia, eta ez bakarrik hori, Sua nahi mister Churchill? ipuin liburu zoragarri bezain barrokoan, memoriaren gaia ekarri duena gurera, gerran desagertuen gorputzean berriro azaleratzen delarik.

Xabier Olaso

Pupuan trapua, Pamiela, 2004

Ttikientzako liburua zoragarria da berau. Irakurri egin behar zaie, izan ere, ttikienek oraindik ez baitakite irakurtzen. Poesia liburua da. Lehen partean Esna irauteko poemak aurkituko ditugu eta bigarrenean lotarako kontuak. Sonoritate izugarriaz idatziak daude eta ttikiak berehala hasten dira entzundakoan barrezka. "Ispiluarena":

- Ispilu handia hautsi zait

- Mila zatitan!

- Orain ditut mila ispilu zati txikitan...

Patxi Zubizarreta

Pantaleon badoa, Pamiela, 2006

Zubizarretak gaztetxoei Pantaleon elurrezko panpinaren istorio iradokitzailea idatzi die. Pantaleon hotzaz eta paisaia zuriaz erabat aspertuta klima beroen bila abiatuko da. Afrika aldera joango da eta han gertatutakoak kontatuko dizkigu.

Juan Krutz Igarabide

Jonas eta hozkailu beldurtia, Aizkorri, 2001

Beldurrak uxatzeko ipuina da honakoa "eta hau ere txikienentzat idatzia dugu. Jonas etxean bakarrik geratu da, ama salto batean dendara joan baitzaio eta dardar batean hasten da bakarrik dagoelako eta horretan dagoela hozkailua ere dardarka ari dela konturatzen da eta ezin du imajinatu zerk ikaratzen hainbeste hozkailua.

---
Mikel

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...