2005/06/29

Laugarren hizkuntza-eskakizunaz

Sustatun ateratako gai hori (4. HErako azterketen egokitasuna) gure mintegian komentatzeko modukoa da, ezta? Ikusi dudanez, eztabaidagaia zabala da, sakona ez ezik, baina azterketa horietako bat alderdi teknikotik taldean balioestea interesgarria litzateke beharbada.

Interneten jarriak daude azterketa horietakoren batzuk? Liburuetan argitaratuta, bai, ezta? Aipatzen den atariko proba hori berria denez ez dago inon? Zuek bidaltzen ahal didazue bat posta elektronikoz?

Blog honetan komentarioak nola idatzi badakizue, ezta? Erregistratu beharrik izan gabe edonork idazteko moduan jarria dago orain. Aurreko testuari komentario bat egin dio Gotzonek, eta haren izen-abizenak ageri dira, baina norberaren esku dago hori hala izatea edo ez (datorren ostegunean zerbait hitz egin dezakegu honetaz ere).

Ongi legoke, nik uste, egunero sartzea txoko honetan, badaezpada. Eta idaztea, jakina.

Eskuineko aldeko lotura-zerrenda hori zabaltzen ere lagunduko didazue. (Bide batez, IƱaki: hor zagok Cervantes foroaren helbidea).

Patxi

2005/06/18

Idatzi, parte hartu

Hau Patxiren ideia da, eta prest bazaudete probatxo bat egin dezakegu.

Hemen edonork idatz dezake nahi duena, eta denok ikusiko dugu. Editatu, oraingoz nik bakarrik egin dezaket, eta gainerakoona 'comments' sailean agertuko da, baina gerora alda liteke hori (eta komentarioak nik editatu ere bai).

Idatzi mintegirako aproposa iruditzen zaizuen edozer gauza:

- Aztergai proposamenak

  • adibideak
  • zalantzak
  • galderak
- Testu aztergaiak
- Ideiak, gogoetak
- ...

Esate baterako, segur aski hainbatetan bururatu zaizuen baina mintegira eramateko adina iruditu ez zaizuen hori. Izena jarri, nahi izanez gero, edo ez.

Dakizuen bezala, uztailaren 7ra atzeratu dugu aste honetako saioa. Ordurako ikus genezake probak zer ematen duen. Lehenago ezer ez badago, nik zeozer sartuko dut hemendik egun pare batera.

Ea, bada!

Zehapenak eta zigorrak

Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...