Udako oporraldia bukatuta, nagikeria gainetik kendu eta blogean idaztera animatu naiz. Ea bada.
Kontua da Ogasuneko lankide batzuk hasita daudela euskaraz lanean, Windows eta Office-ren azken bertsioak erabilita. Euskarazko bertsioan ari direla aprobetxatuz, euskara-gaztelania terminoen glosarioa prestatu dute, departamentuaren hizkuntz erabilera planean sartuta dauden lankideentzako laguntza gisa:
Bada, bestetik, Interneteko terminoen glosario bat (eu), Microsof-ek egin duena:
Bata nahiz bestea erabilgarriak dira itzulpen lanerako edota euskaraz lanean ari den inguruko lankideentzat. On egin.
---
Mikel
2006/08/29
Subscribe to:
Posts (Atom)
Zehapenak eta zigorrak
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Gaurko GAO tik: «Beheko zerrendako zigor espedienteen Foru Aginduak (zigor-jardunbidea hastekoa) jakinarazten saiatu arren, horrek ondorior...
-
Behin baino gehiagotan bueltaka ibili gara mintegian sozietate anonimoaren laburtzapenaren inguruan: SA edo S.A. Gutxienez mintegikide batzu...